Jarraitu facebook-eko gure profilari RSS bidezko harpidetza Partekatu  
2014 Edizioa
- Jarduerak -
Castellano
Euskera



Apirilaren 11a eta 21a bitartean, azokako standez gain, Eskuartiek proposamen interesgarriak aurkezten dizkie hiritarrei, gehienak parte-hartzaileak. Ondoren, ekintzen eta erakustaldien egutegia aurkezten dizuegu:


Jardueren egutegia eta erakustaldiak
Egunak 11, 12 y 13:
Bilboko Taller Telar-eko arduradunak, Soledad Santiestebanek , bere feltrozko lanak ekarriko dizkigu Bilbora. Bere bereiztasuna ezagutzeko prest egonez gero, edonork parte hartu ahalko du bere erakustaldian.
Día 14:
Nahiz eta Argentinan jaio, Alejandra Testone euskaldun peto-petoa da. Gipuzkoako Hernialde herrian dago bere bitxien tailerra eta handik etorriko da Bilbora. Apirilaren 14an erakustaldi bat eskainiko du eta 15ean gonbidatuen erakustokian izango da.
Día 15:
Betidanik Beatriz Unzuetaren familiak artisautzarekin lotura izan du. Bere abizena oso ezaguna da mundu honetan, aurtengo Eskutartien aulkiak nola konpondu eta berreskuratu erakutsiko digu. Hori apirilaren 15ean, hurrengo egunean gonbidatuen stanean ikusiko dugu.
Día 16:
Nafarroako Meanon bizi da Aziza Puch. Aurten ere zetazko zapi parte hartzailea ekarriko digu eta seguruenik, berea ekimenik arrakastatsuenik izango da. Guztiok parte ahal izango dugu eta gure aztarna eta sinadura utziko ditugu zapi horretan. Bere produktuak apirilaren 17an gonbidauen erakustokian izago dira.

Día 17 y 18:
Bizkaiko Zurberri tailerrak egurrezko erakustaldi bat egingo du apirilaren 17an eta 18an, Eskutartieren aldameneko karpan. Bere produktuak apirilaren 18an eta 19an gonbidauen erakustokian izago dira.
Día 19 y 20:
Gipuzkoatik etorritako beira-puzte artisau, Igor Obeso, ezagutzeko aukera izango dugu aurtego edizioan. Bere lana izugarria da eta benetan merezi izango du ezagutzea. Karpan apirilaren 19an eta 20an izango da eta gonbidatuen erakustokian 20an eta 21ean.

Día 21:
Tafallan daukate tailerra, hala ere, bere ospea handik hona dabil. Garrarteko Angelines Catalák euren sekretuak zabalduko dizkigu, sekretu goxe bezain handia. Ez galdu aukera eta parte hartu euren erakustaldian.

© Eskuekin