2009 Edizioa
- Aurkezpena -
Castellano
Euskera


Artisau agurgarria, Abenduaren 18,19 eta 20an ,
eskutartie, (Bizkaiko artisau azoka) lehen edizioa egingo da.

Mungiako Olalde Kultur Aretoan egingo da, bai goizez eta bai arratsaldez. Data horietan gabo-netara eta Olentzero datorren egunera hurbiltzen gara eta honek, jende asko erakartzen du Mungiako Olentzeroren Etxera, Izenaduba basora. Honetaz baliatuz, gure artisau produktuak erakutsi eta saltzeko aukera handiagoa ematen digu.
Esfortzu handia egin da Arbasotik azoka Bizkaiko artisauei doan ateratzeko.

Arbasok aluminiozko egitura duen melaminazko 24 stand zuri jarriko ditu Bizkaiko artisauen eskura. Halaber, argiztapena izango dute eta stand bakoitzari izen komertziala duen, guztiz doan, emango zaion errotulu bat izango du beren produktuak saldu eta erakusteko. Stand ba-koitzak neurri hauek izango ditu:

      • 2 stand 8 m2 koak: 4 m. zabalera x 2 m. sakonera x 2,5 m. altuera.
      • 20 stand 6 m2 koak: 3 m zabalera x 2 m. sakonera x 2,5 m. altuera
      • 2 stand 4 m2 koak: 2 m. zabalera x 2 m. sakonera x 2,5 m. altuera

Artisauek muntaketa egiteko ordutegia:

      • abenduak 17 , osteguna
        • 10:00etatik 21:00etara
      • abenduak 18 , ostirala
        • 10:00etatik 14:00etara

Azoka zabaltzeko ordutegia abenduaren 18, 19 eta 20a:

      • abenduak 18 , ostirala
        17:00etatik 21:00arte
      • abenduak 19 eta 20, larunbat eta igandea:
        10:00etatik 14:00arte
        17:00etatik 21:00arte

Azokan standa izan nahi baldin baduzue, helbide honen bidez egin dezakezue eskaera: artisautza@arbaso.com Denbora gu-txi gelditzen da, beraz, lehen bai lehen egin.


  
Olalde Kultur  Aretoa,     Mungia    mail:artisautza@arbaso.com
© Arbaso   - www.arbaso.com