Jarraitu facebook-eko gure profilari RSS bidezko harpidetza Partekatu  
2017 Edizioa
- Jarduerak -
Castellano
Euskera



Apirilaren 07etik 17ra, azokako standez gain, Eskuartiek proposamen interesgarriak aurkezten dizkie hiritarrei, gehienak parte-hartzaileak. Ondoren, ekintzen eta erakustaldien egutegia aurkezten dizuegu:


Eguna 7:
Demostración de elaboración de chocolate a cargo de Rafa Gorrotxategi, de Tolosa (Gipuzkoa), que también esta en la feria como expositor.

Eguna 8:
Bigarren egunean, Mari Fe Buesoren ordua izango da. Portugaleten dago kokatuta Itxasloo tailerra, eta bertan egiten duena Bilbora ekarriko du. Beraz, gerturatzen guztiei zer nolako jostunak egiten duen erakutsiko die.
Egunak 8 , 9:
Irundik etorriko da Beñat Alberdi, berak aitaren testigantza hartu zuen eta orain Euskal Herriko makilik ospetsuenak egiten ditu, eta Bilbon nola egiten dituen erakutsiko du.

Eguna 9:
Goiz osoa emango du Rosa Etxabek estanpazio tailerrean. Egundoko arrakasta izaten du Etxebarriakoak, bereziki umeen artean. Ekintza hau haiei zuzenduta dago.
Ordutegia 12:00etatik 14:00etara

Eguna 9:
Kanariar uhartetatik etorri da Yanet Lozano. Haren lana argizarigintza lotuta dago. Aurten Eskutartien erakustoki bat izango du, eta baita erakustaldi bat egingo du ere.
Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Eguna 1O:
Haurrentzako josteko tailerra - Irantzu Cierbide, vitoria-Gasteiz (Araba).

Haurrentzako keramika tailerra- Marian Correos, vitoria-Gasteiz (Araba).

Eguna 11:
Bilboko Errealkubo Kooperatiba Elkarte Txikiak Haurrentzako Berrerabilpena sor ezazu zure brotxea tailerra eskainiko du, Eskutartieko kanpoko karpan.

Eguna 12:
Félix Larrañagak egurra lantzen du Berrizko tailerrean, eta aurten Eskutartien ere izango da. Zaldibarko direnei egurraren misterio guztiak azalduko dizkie.

Eguna 13:
Berriro ere, umeak izango dira protagonistak. Cantabriako Rafa Aranak keramika landuko du eta, era horretan, umeek arte horren ezaugarriak ezagutzeko aukera izango dute.

Eguna 14:
Bea Unzuetak egingo duen erakustaldia ezin izango da galdu. Aitarengandik ikasi zuen ogibidea, hala ere, berak mugaz haratago eraman du eta aitzindaria bihurtu da. Eskutartien nolako lanak egiten dituen durangarrak ikusteko aukera egongo da. .
Eguna 14:
Zeta margotzeko tailer parte-hartzailea.
Aziza Puch , Meano, (Nafarroa).
Egunak 15, 17:
Maisuki arituko da Loitz Tailerreko Alex González. Ezaguna da Alex eta aurten ere Eskutartien izango da. Merezi izango da bizitatzea eta haren artisautza ezagutzea.
Eguna 16:
Azken erakustaldia Amaia Condek egingo du. Bilbotarrak egurra lantzen du, eta Eskutartien piezak sortzeko motoserra erabiliko du.
Eguna 17:
Lehenengo egunean, Tafallako Taller Garrarteko arduradunek erakustaldia egingo dute. Angelines Catalá horretan arituko da, eta nola egiten dituen gozokiak eta garrapiñatu karamalizatuak nahi dutenei erakutsiko die. Catalá familia horrek zortzi belaunaldi daramatza maisuki lan horretan. Eta hori guztia Bilbon agerian geratuko da.

© Eskuekin